LIMA
Konjuruliburu

Egilea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2024

EUSK
Limak dagoeneko menderatzen ditu Maia ama jainkosak emandako bi botereak: eguraldiaren gaineko eragina eta besteen larruan jartzeko ahalmena. Marik, ordea, beste erronka bat jarri dio alabari. Limak jaso berri du gutun-azal more bat, eskutitz bat eta liburu batekin. Liburuak, baina, ez du izenbururik eta orriak zuri daude. Paulitaren laguntzaz, esnatuko du liburua Limak, izenez hiru aldiz deitu eta bere odol tanta bat isuriz: Konjuruliburu, Konjuruliburu, Konjuruliburu.
Actualizando…
  • No hay productos en el carrito.